gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 21, larunbata
Juan San Martin
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > JUAN SAN MARTIN
JUAN SAN MARTINEN BIBLIOGRAFIA KMKn

 


Ohar bibliografikoa

Gida honen bitartez, gure liburutegian dauden Juan San Martinen lanak nahiz egileari buruz idatzi den guztia jaso nahi dugu.

Oinarritzat hartu ditugun iturriak izan dira, alde batetik, Félix Marañak landutako bibliografia, Juan San Martinen antologia poetikoa den Giro Gori – Tiempo Ardiente lanean (1954 – 1977) jasota dagoena, eta beste aldetik, Eibarko Udaleko Ego Ibarra Batzordearen ardurapean dagoen egoibarra.com web orrialdean azaltzen dena.

Lehenengo atalean, Juan San Martinek idatzitako literatur lanak deskribatzen ditugu. Jarraian, bere korrespondentzia eta euskal kulturaren ingurukoak diren monografiak (euskara, literatura, toponimia, arte, etnografia). Laugarren atalean, beste egile batzuen argitalpenetan literatura editore gisa egindako hitzaurreak eta lanak aurki daitezke. Bosgarren atalean, euskarara itzulitako olerkiak. Seigarrenean, hainbat komunikabidetan idatzitako artikulu lanak aipatzen dira labur. Jarraian, Juan San Martini egindako elkarrizketak eta berari buruz argitaratutakoa, eta azkenik, Interneteko baliabide nagusiak eskaintzen ditugu.

Atal bakoitzaren barruan, lanak kronologiaren arabera ordenaturik daude, kolaborazioak izan ezik, horiek alfabetoaren arabera ordenaturik baitaude.

Amaitzeko, gogorarazi nahi dugu gida honek hedapen helburua daukala, eta gure liburutegiko fondora mugatzen dela; bilketa zorrotza egiteko, lehen aipatutako iturriak gomendatzen ditugu. Bibliografia oharren transkripzioa eta aurkezpena liburutegietako araudiaren arabera egin ditugu.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net