Hirurogeigarreneko hamarkadan, San Martinek euskarara itzuli zituen hainbat egileren lanak, hala nola, Rilke, García Lorca, Shakespeare, Brecht, Juan Ramón Jiménez egileenak eta beste hainbatenak. Itzulpen horiek, zenbait euskal aldizkaritan argitaratu ziren: Olerti, Euzko gogoa, Egan eta abarretan.